2.400,6

Espainiako ekonomiaren superabita.

2013ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Finantzaketarako gaitasuna lortu du lehen aldiz Espainiak 1997tik. Onak dira Madrilentzat ordainketen balantzak ematen dituen datuak. Espainiako ekonomiak 2400,6 milioi euroko superabita izan du maiatzean. Atzerriarekin izandako merkantzien trukea neurtzen du aldagai horrek. Espainiako Estatura 40.345 milioi euro sartu dira urteko lehen bost hilabeteetan. Iazko lehen bost hilabete horietan sartu ez, baina 165.064,2 milioi atera ziren. Espainiako Bankuak emandako datuen arabera, bankuen arteko operazioetan sartu da diru gehien Espainian: 33.187,6 milioi euro. Iaz 102.435 milioi atera ziren bide horretatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.