Mugikortasuna

Espainiako Gobernuak 7.000 euro emango ditu ibilgailu elektrikoak erosteko

Elektriko entxufagarriek eta erregai pila bidezkoek jasoko dute laguntza, baita kargatze puntuek ere. Ez da derrigorrezkoa izango auto zaharra txatartegira bidaltzea.

Auto elektriko bat, kargatze puntu batean. MARIA ALONSO MARTOS (EFE)
jokin sagarzazu
2021eko uztailaren 14a
12:10
Entzun

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) kudeatuko du auto elektrikoen erosketa sustatzeko Espainiako Gobernuaren laguntza programa berria (Moves III): ibilgailuko emango duen gehienezko kopurua 7.000 eurokoa izango da, erreketa motorreko autoa txatartegira bidaliz gero, eta irailaren 28tik aurrera eskatu ahal izango dira laguntzak, EEEren webgunean. Apirilaten 10etik aurrera erositako autoen kasuan eskatu ahal izango da laguntza.

Egitasmoak berritasun bat du: ez da elektrikoa ez den ibilgailurik diruz lagunduko, eta 45.000 eurotik beherako auto elektriko berrientzako izango da- Era berean, ez da derrigorrezkoa izangoauto zaharra txatartegira bidaltzea, baina laguntza handiago batekin sarituko da hori egitea. Partikular edo autonomo batek 4.500 euroko laguntza jaso ahalko du ibilgailu elektriko bat erosteko, baina 7.000 euro jasoko du baldin eta ibilgailu zaharra erretiratzen badu. Enpresentzako laguntzak ere desberdinak izango dira enpresaren tamainaren arabera, eta kasu horretan ere kopurua handituko da baldin ibilgailu zaharra txatar bihurtzen bada.

Gainera, Moves IIIk bere oinarrietan aurreikusten du ezarritako zenbatekoak %10 gehituko zaizkiela kolektibo hauetakoren bateko eskatzaileei: mugikortasun murriztua duten eta ibilgailuan egokitzeko beharra duten pertsonak izatea, 5.000 biztanletik beherako udalerri batean erroldatuta daudenak, edo taxia edo gidaridun ibilgailu zerbitzuak erabili behar dituztenetan bizi direnak.

Merkatu zabalagoa

Oraindik orain erreketa motorra duten autoak baino garestiagoak dira elektrikoak, baina 20.000 eta 35.000 euro artekoen eskaintza nahiko zabala da, eta hurrengo hilabeteotan gehiago handituko da, autogileak behartuta daudelako CO2 isurtzen ez duten auto gehiago merkaturatzera.

Egitasmoak bilgailu elektriko entxufagarrien eta erregai pila bidezkoen kategorietan bildutakok sartzen dira. Besteak beste, turismoak (M1), furgoneta arinak (N1), kuadriziklo arinak (L6e) eta astunak (L7e), baita 3 kW-eko edo hortik gorako potentzia duten motozikleta elektrikoak ere. Gehienez bederatzi hilabeteko antzinatasuna duten demostrazioko ibilgailu elektrikoek ere jaso dezakete diru laguntza. Kanpoan geratu dira autobusak eta kamioiak. Horiek erosteko Espainiako Gobernuak Moves II plana du martxan.

Horrez gain, sarbide publikoko eta pribatuko kargatze puntuak ere lagunduko ditu, kostu totalaren %80 finantzatuko du, baldin eta 5.000 biztanletik beherako udalerrietan kokatuta badaude.

Programak 16,4 milioi euroko aurrekontua izango du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta zabaltzeko aukera aurreikusten du, 9 milioi euro ibilgailu elektrikoen erosketen laguntzetarako erabiliko da, eta 7,4 milioi autoak kargatzeko azpiegiturarentzat. Bi urteko iraupena izango du. Laguntza horiekin kalkulatzen da gutxienez 1.200 auto elektrikoren erosketa laguntzea planak irauten duen denbora, 2023aren abenduaren 31 arte.

Auto elektrikoen salmenta asko handitu da azken bizpahiru urteetan. 2021. urteko lehen hiruhilekoan 447 ibilgailu elektriko saldu ziren Hego Euskal Herrian. hirutik bat ia (%31,8). Kopuru horrek 20 puntu egin du gora 2019tik. Ibilgailu motordun guztiak (furgonetak, autobusak eta kamioiak) kontuan hartuz, baina, portzentaje hori %4,5era jaisten da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.