argindarra

Espainiako Gobernuak merkatu egingo du argindarra

Fakturaren %2,2 murriztuko dutela iragarri du Soraya Saenz de Santamaria eledunak. Kontsumitzaileen elkarteek esan dute ia ez dela atzemango murrizketa.  

Argindarra zabaltzeko kableak. BERRIA
2015eko uztailaren 10a
11:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Hauteskunde kutsuko erabakia iruditu zaie Espainiako kontsumitzaileen elkarte askori gaur Espainiako Gobernuak iragarri duen neurri berria. Argindarraren faktura %2,2 murriztuko dutela adierazi baitu Soraya Saenz de Santamaria eledunak, Ministro Kontseiluaren osteko agerraldian. Gobernuaren kontrolpean dagoen argindar kostuaren gainean ezarriko du murrizketa.

Kontsumitzaileen elkarteek ohartarazi dute murrizketa ia ez dela atzemango. Izan ere, urtez urte argindarra igotzen joan direla oroitarazi dute, eta jaitsiera oso txikia dela. 

Hilaren lehenetik hasita, ordu bakoitzeko tarifaren arabera pagatzen da argindarra. Hala ere, litekeena da kontsumitzaileek urrira arte aldaketarik ez igartzea, argindar konpainiek hiru hilabeteko epea baitute egokitzeko. Oraindik ikusteko dago aldaketak zein ondorio praktiko izango dituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.