Pentsioen erreforma

Espainiari AA kalifikazioa berretsi dio S&P agentziak, erreformengatik

Erredakzioa
2011ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Standar & Poor'sek (S&P) luzera begira AA kalifikazioa berretsi dio Espainiari, onenetan agentziak ematen duen hirugarren kalifikazioa. Gobernuak eginiko erreformak eta defizitaren murrizketa aintzat hartu ditu S&Pk azterketarako, baina, hala ere, Espainiaren egoera ekonomikoari begira, aurreikuspen negatiboa eman dio notari.

Aurreikuspen horrekin, gainera, kalifikazioa berriz ere jaisteko arriskua dagoela ohartarazi du agentziak, Espainiako Gobernua ezarritako helburuetatik aldenduko balitz edo kredituak lortzeko zailtasunak izaten jarraituko balu. Era berean, Zapaterok 2011rako eta 2012rako iragarri-tako emaitza ekonomikoaklortuz gero, kalifikazioaren aurreikuspena egonkorrera alda dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.