Esportazioak %10 igo dira Gipuzkoan eta Araban, eta %11 jaitsi Bizkaian

Balantza komertziala positiboa da, 2.603 milioi eurokoa, inportazioen jaitsierak eraginda batez ere

Erredakzioa
Donostia
2012ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Arabak eta Gipuzkoak iaz baino askoz ere gehiago esportatu dute aurtengo bigarren hiruhilekoan eta urtearen lehen erdian; Bizkaiak, aldiz, askoz ere gutxiago. Arabak bigarren hiruhilekoan iaz baino 15,1 gehiago esportatu du, Gipuzkoak %6 gehiago eta Bizkaiak %9 gutxiago. Urte erdiko datuak antzekoak dira, Gipuzkoak iaz baino %10,5 gehiago esportatu baitu, Arabak %9,3 gehiago eta Bizkaiak %11 gutxiago.

Araban eta Gipuzkoan garraio materialen —autogintza— esportazioak igo dira gehien, %9,5 eta %23 hurrenez hurren. Bizkaian garraio produktuek (-%39,1) eta energia eta mea produktuek(-%31,2) eragin dute jaitsiera.

Balantza komertziala, esportazioen eta inportazioen arteko aldea, 2.603 milioi eurokoa izan da urtearen lehen erdian, iaz baino 1.606 milioi euro gehiago. Igoera inportazioen jaitsierak eragin du:Bizkaian %22,6 eta Gipuzkoan %13,5.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.