Kanpo merkataritza

Esportazioak %21,5 jaitsi dira Hegoaldean

Ekainean, jarduera ekonomikoa suspertu ahala, %13,3 jaitsi dira

CAFen lantegia, konfinamenduaren egunetan. JON URBE / FOKU
Iker Aranburu.
2020ko abuztuaren 21a
11:50
Entzun

Koronabirusak eten egingo du aurten kanpo merkataritzaren hazkundea. Urteko lehen sei hilabeteetan %21,5 gutxitu dira esportazioak, eta are gehiago inportazioak (-%24,1).

Ekainean erorikoa ez da hain handia izan (-%13,3), eta horrek erakusten du itxialdiaren amaierak eta jarduera ekonomikoaren suspertzeak ondorio positiboak izan dituela merkataritzan.

Ohi bezala, kanpo saldo positiboa du Hego Euskal Herriak, handia gainera. Urteko lehen sei hilabeteetan 14.320 milioi euroren esportazioak egin ditu, eta 9.936 milioiren inportazioak. Proportzionalki, handitu egin da kanpo saldoa, inportazioak are gehiago jaitsi direlako urteko lehen sei hilabeteetan (-%24,1).

Lurralde guztietan jaitsi dira esportazioak, baina batez ere Gipuzkoan (-%26,2), CAFek iaz baino tren eta trenetako osagai gutxiago esportatu dituelako. Edonola ere, gorabehera handiak dituen produktu bat da trenena, bagoi saldo bat entregatzeak gorakada handia ekar baitezake hilabete jakin batean. Berez, inoizko eskari zorrorik handiena du Beasaingo enpresak, eta gehienak esportaziorako dira.

Araban %22,1 jaitsi dira esportazioak, Bizkaian %20,5) eta Nafarroan %18,1.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.