ekonomia

ETBko zuzendaritzak, albistegiez gain, beste programa batzuk eman nahi ditu greba egunean

Bihar 'Euskadi Directo' ETB2ko saioa eta grabatutako programak eskaintzeko asmoa dute hedabideko arduradunek. ELA eta LABek uste dute gainditu egingo litzatekeela Jaurlaritzak lanuzte eguneko gutxieneko zerbitzuei buruz dioena. Hedabideko zuzendaritzak eta bi sindikatuok bilera egin dute gaur. EiTBko irratietan albistegiak baino ez dituzte emango.

2010eko ekainaren 28a
16:21
Entzun
Biharko greba orokor deialdia dela-eta, ETBko ELA eta LABeko ordezkariek telebistako zuzendaritzari adierazi diote ETBk albistegiak baino ez lituzkeela eskaini beharko -gutxieneko zerbitzu gisa- eta beste tarte guztietan pantailan irudi finko batek egon beharko lukeela, baina zuzendaritza ez da ados azaldu, albistegiez gain Euskadi Directo ETB2ko saioa eta grabatutako programak emateko asmoa duela agertu dielako, LABeko ordezkari batek BERRIA.INFOri esan dionez. Bilbon bilera egin dute gaur, eta ez da ondo bukatu.

Eusko Jaurlaritzak astearteko lanuzte orokorrerako agindutako gutxieneko zerbitzuen artean, ETBk eguneroko albistegiak bermatu behar ditu, ohiko ordutegian, baina ez besterik, eta hori gogoratu diote ELA eta LABek hedabideko zuzendaritzari. "Jaurlaritzak esandakoa gaindituko luke ETBk".

Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Radio Vitorian albistegiak baino ez dituzte emango. Dena dela, horietan kirol informaziorik ez da izango.

EiTBren Miramon Donostiako egoitza erabat geldirik egongo dela diote sindikatuok, langileek batzarrean hala erabakita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.