Lan harremanak

Etxaidek "oso kezkagarritzat" jo du Adegik sindikatuak bazter utzi nahi izatea

Egoera ez da soilik lan gatazkaren baitan ulertu behar, LAB sindikatuko idazkari nagusiaren arabera; "arazo politikoa da".

Ainhoa Etxaide. GORKA RUBIO, ARP
xabier martin
2014ko urtarrilaren 22a
13:45
Entzun

Aurreko ostiralean, Adegi patronalak lan harremanetarako hirugarren bidea esan dion proposamena aurkeztu zuen, negoziazio kolektiboan sindikatuak bazter utzi eta zuzenean enpresarien eta langileen arteko akordioak lortzeko xedearekin. "Oso kezkagarria, aldebakarrekoa eta botere harremanetik planteatua" dela uste du Ainhoa Etxaide LABeko buruak. "Lan gatazkaren iturri izango litzateke", esan du Radio Euskadin.

Gainera, lan erreforma "oztopo" gisa ikusten du Etxaidek, egoerak "irtenbide oso bat" behar duelako eta "trantsizio adostu batera iritseko" ez duelako mesederik egiten, kalte baizik. "Patronalaren posizioa finkatzen du". LABeko idazkari nagusiak esan du egoera ez dela soilik "lan gatazka" baten baitan ulertu behar, "arazo politikoa" delako. Hala, alderdi politikoei gonbidapena egin zien LABek erreformak lan harremanak gehiago hautsi aurretik, "eztabaida politikoa" susta dadin. EH BIlduk eta PSE-EEk baiezkoa eman diote eztabaida horri, eta EAJk eta PPk ez dute erantzun, Etxaideren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.