Etxebarriko TMAko jabe berriaz ez dira fio langileek

2013ko apirilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ETXEBARRI. Mugagabeko greba hasi dute TMA Talleres Mecanicos Arakistain enpresako 24 langileek. Etxebarrin dago tailerra, Bizkaian, eta bost hilabeteko soldata zordietela salatu nahi dute grebarekin. Orain jakin dutenez, orain arteko jabe Patxi Arakistainek Rafael Zabalari saldu dio enpresa. Azken horren enpresa sareen bidez erantzukizunei ihesi egingo ote dien beldur dira langileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.