BILBO. Presio eltzea lehertu eta horren eraginez sortutako erredurak ez dituzte laneko istriputzat kontuan hartzen Osakidetzako medikuek; ezta pertsona bat zaintzeko apenas lorik egin gabe egon den pertsona baten antsietatea ere, edo zama handiko pertsona bat zaintzerakoan besoko lesioak izan duen langilea. Etxeko Langileen Elkarteko kideek salaketa hori egin zuten atzo, eta Jaurlaritzari eskaera zuzena egin zioten: etxeko langileei lan istripuak aitortzea.
Lorea Ureta Etxeko Langileen Elkarteko kideak salatu zuen Osakidetza eta Osalan laneko segurtasunerako euskal erakundeari behin eta berriro eskatu diotela auzian ardura har dezatela: «Laneko istripu horiek topatzeko lan egin behar dute». Baina auziaren inguruan Jon Darponek abenduaren 28an emandako erantzun parlamentarioa adibidetzat jarri zuen zentzu horretan asmorik ez dutela erakusteko: «Esan ziguten istripuak ez direlako euren ardurapekoak; baina gaixo agiriak medikuek ematen dituzte».
Alde horretatik, Osalani eskaera egin zion Uretak, etxeko langileen lan gaixotasunen inguruko gidarik bat egin dezatela eskatzeko.
Etxeko langileek galdegin dute lan istripuak aitortzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu