kontsumoa

Etxetresnak berritzeko laguntzak ematen hasi da Jaurlaritza

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek 125 euro arte jasoko dituzte kontsumo txikiko etxetresnak erosteagatik.

Hainbat garbigailu, etxetresnen lantegi batean. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
Iker Aranburu.
2015eko uztailaren 20a
14:41
Entzun

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) iragarri duenez, indarrean dago etxetresnak berritzeko Renove plana. Milioi bat euro emango dute 8.000 etxetresna zahar argindar gutxiago kontsumitzen dituztenekin ordezkatzeko. Lerro zuriko gailuentzat izango dira, hala nola hozkailuak, izozkailuak, garbigailuak eta ontzi garbigailuak.

125 euro jasoko dituzte A+++ maila duten tresnak erosten dituztenek, eta 105 euro, berriz, A++ mailakoen erosleek. Maila horietatik behera dauden etxetresnek ez dute laguntzarik jasoko, ezta berritze gisa hartu ezin direnek ere. 

Gailua saltzen duen denda arduratuko da laguntza kudeatzeaz, eta ordaindu beharreko prezioari ezarriko dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.