Euriborra

2011ko martxoaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zer da? Hipoteka mailegu aldakor gehienetan erabiltzen den erreferentzia. Hipoteketan ez ezik, beste mailegu batzuetan ere erabiltzen da.

Zer adierazten du? Euro Interbank Offered Rate-ren laburtzapena da. Hau da, Europako 57 bankuk elkarri dirua ze interesetan uzten dioten. Hamabost Euribor daude, dirua uzten duten epearen arabera. Hipoteketarako normalean urtebeterakoa erabiltzen da.

Nola kalkulatzen da? Egunean egunekoa kalkulatzen da eta hilaren amaieran hilabeteko batez bestekoa ateratzen da. Batez besteko hori erabiltzen da hipoteka mailegu aldakorrak kontratatzeko eta berraztertzeko.

Zeren arabera aldatzen da? Funtsean, egoera ekonomikoaren, EBZk ezartzen duen interes tasa ofizialaren eta bankuek elkarrekiko duten konfiantzaren arabera. Ekonomiaren egoeraren termometro bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.