Euroaren Ituna

2011ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Euroguneko gobernuburuek Euroaren Ituna onartu zuten iragan ostiralean, politika ekonomikoak koordinatzeko eta lehiakortasuna handitzeko. Herrialdeek konpromiso zehatzak hartuko dituzte urtero, baina herrialdeek erabakiko dute zein.

ERRESKATE FUNTSA



190.000 milioi eurotan handitzea erabaki dute, baina ez dute zehaztu nork eta nola ordainduko dituen. Bilera berezia egingo dute astelehenean. Lehen, teorian, funtsa 440.000 milioi eurokoa zen, baina horietatik 250.000 milioi euro erabil zitezkeen. Orain, ordea, praktikan 440.000 milioi euroak erabili ahal izango dituzte.

Funtseko dirua zorra erosteko erabili ahal izango dute, baina arazoak dituen herrialdeari zuzenean eta herrialdeak murrizketa neurriak onartzen baditu.

GREZIA ETA IRLANDA



Greziak erreskateko diruagatik ordaindu beharreko baldintzak samurtzea lortu du: %4,2ko interesa ordaindu beharko du—lehen %5,2—eta zazpi urte eta erdi izango ditu dirua bueltatzeko —lehen lau urte eta erdi—. Irlandaren baldintzak ez dituzte aldatu, ez duelako sozietate zerga (%12,5ekoa) igo nahi.

SOLDATAK



Soldaten gorabeherak produktibitatearen araberakoak izatea.

ENPLEGUA



Flexisegurtasuna bultzatzea eta lan errenten zergak murriztea.

GIZARTE ZERBITZUAK



Pentsioen, osasun zerbitzuen etagizarte zerbitzuen sistemetan aldaketak egitea, jasangarriak izateko. Erretiro adina bizi itxaropenaren araberakoa izatea nahi dute.

DEFIZIT PUBLIKOA



Defizita herrialdeetako legeen eta konstituzioen bidez mugatzea.

SOZIETATE ZERGA



Europako Batzordeak sozietate zergaren tasa bateratzeko proposamena aurkeztuko du gaur. Eskumenak herrialdeen esku jarraituko du. Hego Euskal Herriaren kasuan, diputazioen eta Nafarroako Gobernuaren esku.

EUROBONUAK



Asmoa bertan behera geratu da. Zor bonu bateratuen bidez arazoak dituzten herrialdeek dirua merkeago lor zezaketen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.