Ekonomia

Europako Banku Zentralak puntu laurden igo ditu interes tipoak

Diruaren prezioa igo du Europako Banku Zentralak; %2,25etik 2,5era. Jean Claude Trichet Europako Banku Zentraleko presidenteak esan du aurten eta 2007an petrolioaren garestitzeak eragingo duen inflazioari aurre hartzeko hartu dutela interes tipoak %0,25 igotzeko erabakia. Ekonomia adituen arabera, aurki berriro igoko dituzte arren Trichetek ez du horren gaineko argibiderik eman.

2006ko martxoaren 2a
19:26
Entzun
Puntu laurdena igo ditu gaur interes tipoak Europako Banku Zentralak; %2,25etik %2,5era. Adituak ziur daude datozen hilabeteetan iragarriko dutela interes tipoen hurrengo igoera. 2006ko eta 2007ko inflazioari aurrea hartzeko neurria izan dela jakinarazi du EBZ; inflazioak gora egiteko arriskua baitago, besteak beste, petrolioaren prezioagatik. Interes tipoen igoerak eragin zuzena izango du hipoteken fakturan.

Bost urtez geldi egon eta gero iazko abenduan igo zuten interes tipoen balioa. Gaurkoa 2006ko lehengo igoera izan da, adituek uda inguruan igoera berria izango dela aurreikusten baitute. Europako Banku Zentralak baina ez du horrelakorik esan. Jean Claude Trichet EBZko buruak esan duenez, gertutik jarraituko dute prezioen portaera baina oraingoz ez dagoela erabakita igoera berririk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.