1950
• Maiatza. Robert Schumanen hitzaldia, aurrenekoa Europako Erkidegoa sortzeko beharraz.
1951
• Apirila. Altzairu eta Ikatzaren Europako Erkidegoaren sortzeko ituna sinatu zuten Alemaniak, Belgikak, Frantziak, Herbehereek, Italiak eta Luxenburgok. Ituna 1952tik 2002ra egon zen indarrean.
1957
• Martxoa. Aurreko seiek EEE Europako Ekonomia Erkidegoa eta Euratom sortzeko itunak sinatu zituzten Erroman.
1973
• Urtarrila. Danimarka, Irlanda eta Erresuma Batua sartu ziren.
1981
• Urtarrila. Grezia sartu zen.
1986
• Urtarrila. Espainia eta Portugal elkartean sartu ziren.
• Otsaila. Britainiarren mesfidantzarekin, Europako Akta sinatu zuten, Erromako Ituna aldatzeko.
1992
• Otsaila. Europako Batasunaren Hitzarmena sinatu zuten Maastrichten. Esparru ekonomikoa gainditu eta bokazio politikoa hartu zuen Europako Ekonomia Erkidegoak.
1995
• Urtarrila. Austria, Finlandia eta Suedia EBn sartu ziren.
2002
• Urtarrila. 11 herrialdetan euroa erabiltzen hasi ziren.
2004
• Otsaila. Batasuna ekialdera zabaldu zen, eta hamar kide berri gehitu zitzaizkion.
2007
• Urtarrila. Bulgaria eta Errumania EBn sartu ziren. Eslovenia euroa erabiltzen hasi zen.
2009
• Abendua. Lisboako Ituna sinatu eta zortzi urtera, herrialde guztiek akordioa berretsi zuten.
2010
• Maiatza. Grezia zorrak itota zegoen. Hainbat goi bileraren ostean, eta erabakia behin eta berriz atzeratu eta gero, Greziari 110.000 milioi uztea erabaki zuten EBk eta NDF Nazioarteko Diru Funtsak.
• Urria. Europaren egonkortasunerako erreskate funtsa sortzea hitzartu zuten (EFSF).
• Azaroa. Greziako krisiak kutsatuta, Irlanda 85.000 milioi eurorekin erreskatatzea erabaki zuten.
2011
• Maiatza. Portugali 78.000 milioi uztea onetsi zuten EBk eta NDFk.
• Uztaila. Greziari diru gehiago uztea erabaki zuen euroguneak.
Beste 160.000 milioi euro.
• Azaroa. Grezian eta Italian, teknokratak gobernura.