Europako Batasuneko estatuei gastuak murrizteko eskatzen die, baina bere aurrekontu propioa aurten %6,8 handitzea proposatu du Europako Batzordeak. Negoziazio gogorra hasiko da orain batzordearen eta EBko kideen artean, haietako askok ez diotelako beren herritarrei ukatzen dieten dirua «Bruselako burokratei» eman nahi.
Aurrekontu proposamenak eztabaida bizia sortuko duela badaki Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko lehendakariak. Horregatik, «inbertsioa handitzeko kontuak» direla defendatu du. «Badirudi gaur egun jende guztia ados dagoela kontuak txukuntzeaz gain inbertsioa ere behar dugula hazi nahi badugu», azaldu du Durao Barrosok. Haren arabera, Bruselaren dirua da EBko kide batzuek aurten inbertsioak egin ahal izateko modu bakarra.
Gobernuen oposizioa ahuldu nahian, Janusz Lewandowski Aurrekontu komisarioak nabarmendu du bere kontuen %94,3 baliatzen dela inbertsiotarako eta beste proiektuetarako, eta %5,7 «baizik ez» bere administrazio gastuetarako. Aurrekontuak handitzekoarrazoien artean aipatu du zazpi urteko gastu planaren azkena dela aurtengoa, eta hitz emandako gastu ugari geratzen direla pagatzeko.
Europako Batzordeak %6,8 handitu nahi du bere aurrekontua
Estatu kideen aldetik protestak espero dituenez, dirua inbertsioetarako dela ziurtatu du Barrosok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu