«Europako lokomotorrak» du langabezia tasarik handiena EBn

Zaplanaren ustez, enplegu gehien sortzen duen herrialdea da Espainia

Erredakzioa
2003ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
Inemek atzo emandako datuen arabera, 27.177 pertsona gutxiagok eman zuten izena Espainiako Inemeko bulegoetan. Orotara, beraz, 1.573.495 langabe zeuden uztaila bukaeran. Langabezi tasa, berriz, %8,39koa zen uztailean, beti ere Inemeko emaitzak kontuan hartuta.

Datuok pozarren hartu zituen Eduardo Zaplana Espainiako Lan ministroaren arabera, nazioarteko «ekonomiarik egonkorrenetako bat» da Espainiakoa. Zaplanaren ustez, «oso onak» diren datuok erakusten dute Europako Batasunean (EB) «enplegu gehien sortzen duen herrialdea» dela.Enplegua sortzeko Espainia «Europako lokomotorra» dela ondorioztatu zuen Zaplanak.

Lan ministroak, dena den, errealitatearen aurkiari begiratu zion. Eurostat estatistika erakundeak atzo kaleratutako datuek erakutsi zuten txanponaren ifrentzua. Espainia da, nabarmen, Europako langabezia tasarik handiena duena eta bi hamarreneko tasa duen herrialde bakarra. Zaplanaren arabera, enplegua sortzen «Europako lokomotorra» den Espainiak %11,4-ko langabezi tasa zuen ekaina bitartean eta bigarren tasa handiena duen Alemaniatik (%9,4), orandik ere urrun zegoen.

Langabezi tasarik apalena duen Luxenburgotik are urrunago dago, biztanleria aktiboaren %3,6 baitago Luxenburgon lanik gabe.

Frantzianberriz, maiatzetik ekainera langabezia %9,3tik %9,4ra igo zen atzo Eurostat institutuak emandako datuen arabera.

Azkenik ekainera bitartean, orotara, 12,5 milioi pertsona zeuden lanik gabe Eurogunean eta 14,4 milioi Europako Batasunean.>

z

Datua



%6,96

Langabezia tasa: Uztailean Hego Euskal Herriko langabezi tasa %6,96koa izan da; ekainean, berriz, %6,99koa izan zen. Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 1.249.500 pertsona aktibo zeuden Hego Euskal Herrian.

z

Langabezia EBn



Luxenburgo%3,7

Holanda%4,1

Austria %4,4

Irlanda%4,7

Danimarka%5,2

Suedia%5,4

Portugal%7,3

Belgika%8,0

Finlandia%9,3

Frantzia%9,4

Alemania %9,4

Espainia%11,4

Eurogunea%8,1
Europako Batasuna%8,9
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.