Banku batasuna

Europako Parlamentuak bankuak likidatzeko mekanismoa onartu du

55.000 milioi euroko funts komuna dauka bere barnean, bankuen likidazioei aurre egiteko.

xabier martin
2014ko apirilaren 15a
13:24
Entzun

Azken bi urteotan Europako Batasunak landu duen proiektu handienetako bat da banku batasuna, eta haren barruko mekanismoa da Europako Parlamentuak onartu duena. Azken helburua finantza krisietan herrialdeetako zor subiranoaren eta bankuen finantza arazoen artean sortzen diren loturak haustea da. Alegia, bankuak salbatzeko dirua jartzeagatik, azkenean herrialdeetako gobernuak finantza arazoetan sartzea.

Mekanismoak 55.000 milioi euroko funts komuna izango du teorian jasotakoa praktikara eraman ahal izateko. Kopurua nahikoa izango ote den edo ez ez dago jakiterik orain, baina iritzi desberdinak plazaratu dira horren inguruan azken boladan. Zergadunek bankuen erreskateak pagatu behar ez izana da mekanismo horren azken helburua. Europako Batasunak aurreko hilean adostu zuen sistema, negoziazio luze baten ondoren, eta Europako Parlamentuak dagoeneko bidea zabalik utzi dio.

Horrekin batera, funtsen bermearen erreformari ere bidea libre utzi dio parlametuak. Erreforma horren arabera, 100.000 euro arteko funts nazionalak finantzatzeko derrigortasuna izango dute bankuek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.