ekonomia

Euskal aeronautika %2 hazi zen pasa den urtean

Hamabost urtean munduko hegazkin kopurua bikoiztu egingo da, eta horrek gehiago hazteko aukera eskaintzen duela azaldu dute Hegan klusterretik

Lander Muñagorri Garmendia.
2015eko apirilaren 17a
10:38
Entzun

2014 urtea “mugarri berri” bat izan da Hego Euskal Herrik aeronautika sektorearentzat. Hala azaldu du Iñaki Lopez Hegan klusterreko presidenteak. Aurreko urtetik fakturazioa %2 hazi zen pasa den urtean, eta enplegua %4,4. “Osasuntsu dago sektorea, hegazkinen erabilera hazten ari delako”. Asia da mundu mailako sektoreari tira egiten ari den merkatua, gero eta bidaiari gehiago daudelako kontinente horretan. Eta goranzko joerak jarraituko du. Izan ere, 2033 urtera arte munduko bidaiarien kopurua bikoiztu egingo da, eta 31.000 eta 34.000 hegazkin berri egin beharko dira. “Aukera hori aprobetxatu beharra daukagu, eta merkatu horretan sakondu”.

Pasa den 1.755 milioi euroko fakturazioa lortu zuten klusterraren baitan dauden enpresek, eta 12.546 pertsonari eman zioten enplegua 145 lantegietan. Bertako enpleguak, gainera luzera begirakoak eta kalitatezkoak direla esan du Lopezek, eta ildo horretan jarraitzeko ikerketan eta garapenean ahalegin berezia egiten ari direla nabarmendu. Fakturazioaren %9,4 ikerketara bideratu zuten iaz, hau da, 165 milioi euro.

Hala ere, sektore “lehiakor” honetan Hegan klusterrak duen pisuari eutsi ahal izateko, administrazioei babes handiagoa eskatu die. “Orain arte beti babestuta sentitu izan gara, baina beste herrialde batzuetan gobernuek inbertsio garrantzitsuagoak egiten dituzte. Beraz, horiekiko lehia galdu ez dezagun, babes handiagoa eskatzen dugu”. Eskaera horretan Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernua eta Europako Batasuna zituen buruan Lopezek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.