Europako Enplegu Agintaritzak EBko enpleguaren analisi txosten bat argitaratu zuen martxoan. Hartan, gabezia handienak dituzten lanbideak agertzen dira, baita langileak sobran dituztenak ere. Ikerketaren arabera, gremioen sektoreko arazoa Europa osoan dago, eta eskuzko lanbideak dira batez beste gabeziarik handienak dituzten lanbideak.
Hauek dira, enplegu agintaritzaren arabera, Europan gabezia handienak dituzten, eta beraz, langile eskaintza handiena duten lanpostuak: igeltseroak, arotzak, kamioilariak, metalgintzako makina instalatzaileak eta langileak, erizainak, iturginak, eraikuntzako langileak, soldatzaileak, hormigoiarekin dihardutenak, eta txapistak.
Bestalde, langileak sobran dituzte beste sektore hauetan: diseinatzaile grafikoak, administrazioko langileak, bulegoetako langileak, dendetako langileak, idazkariak, barne diseinatzaile eta dekoratzaileak, zehaztugabeko ikasketadun langile primarioak, auto eta taxi gidariak, kazetariak eta argazkilariak.
Noski, egoera aldatu egiten da lekuan-lekuan. Halere, herrialdeen %57k jotzen dute igeltserotza «gabezia handiko sektore» moduan, eraikuntzako sektorea herrialdeen %40k, eta zurgintza eta iturgintza herrialdeen %38k.
Euskal Herrian ez ezik, Europa osoan ere eskas
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu