Angeles Maestro Espainiako Kongresuko IUko diputatu ohia ere manifestazioan izan da.
Manifestazio buruan LABeko buruzagiak joan dira 'Euskal Herriak burujabetza ekonomikoa' jartzen duen pankartaren atzean, eta, ondoren, bigarren pankartan, Navaleko langileak. Lanik gabe etorkizuni ez , Langileok geure ekonomia defendatu eta La Naval ez itxi izan dira lelo oihukatuenak.
Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak agertu du Navalen itxieraren aurka ez ezik, harekin zerikusia duen industria laguntzaileko enpleguak iraunaraztearen alde antolatu dutela manifestazioa, eta horrez gain, Navaleko gatazkaren muineandagoen gakoa azalerazteko: burujabetza ekonomikoaren gabezia. Ildo horretatik, astelehenean Gernikako Estatutuak 25 urte beteko dituela oroitarazi du Diezek, baina argi dagoela marko horrek ez dituela Euskal Herriaren premiak betetzen. Hain justu, marko berria behar dela aldarrikatu du. SEPI Espainiako enpresa publikoak kudeatzen dituen taldearen erabakiak ezin direla onartu erantsi du LABeko idazkari nagusiak, eta erabaki horietatik alde egiteko markoaren aldaketa behar dela.
Ekonomia