Euskal kutxek 121 milioi eskuratu dituzte Altxorraren enkantean

Finantza erakunde gehiagok baliatu dute orain Espainiako Gobernuak beraien esku jarritako funtsa

Iker Aranburu.
2008ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Azaroko enkanteak baina arrakasta handiagoa izan du abendukoak. Espainiako Altxorrak, FAAF funtsaren bitartez finantza erakundeen esku jarritako diruaren %120 eskatu dute bankuek eta aurrezki kutxek. Azaroan eskainitakoaren erdia baizik ez zuten eskatu. Kontrakoa egin dute, berriz, Hego Euskal Herriko kutxek: 320 milioi euro jaso zituzten orduan eta 121 milioi orain.

BBK-k 71 milioi euroko mailegua eskuratu du, %3,80ko interesarekin, eta hiru urtean itzuli beharko dio Altxorrari. Horren halako hiru eskatu zuen, BBK-ko iturrien arabera, eskainitako prezioa «interesgarria» zelako, eta ez, ordea, diru freskoaren beharra duelako. Azaroaren 20ko enkantean 134 milioi euro jaso zituen Bizkaiko aurrezki kutxak, %3,3ko interesarekin.

CAN Nafarroako Kutxak, berriz, 50 milioi euro lortu ditu, 140 milioi eskatu bazituen ere. Hiru urteko epean itzuli beharko du,%3,83ko interesarekin. CANek ere ziurtatu du «prezio lehiakorra» zelako jo duela enkantera.

Ez zen hori, ordea, Espainiako Gobernuaren asmoa bankuei, finantza aktibo osasuntsuen truke, dirua prezio onean jartzea erabaki zuenean. Aitzitik, Madrilek ekidin nahi zuen estu zebiltzan bankuak likideziarik gabe geratzea, eta herritarrei eta enpresei maileguak ematen jarraitzea.

Vital Kutxak 45 milioi eskuratu zituen azaroan, eta orain asmoa zuten arren, ez dute dirurik eskatu, prezioa handiegia iruditu zaielako. Kutxak, Euskadiko Kutxak eta Banco Guipuzcoanok ez dute enkantean parte hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.