Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako beharginek Jaurlaritzaren 100 eta 150 euroren osagarriak jasotzen jarraituko dute datozen hilabeteetan. Aldi baterako enplegu erregulazioan dauden beharginek eskatu ahal izango dute, beren soldatak 20.000 eurotik beherakoak badira. Osagarri hori joan den ekainean onartu zuten Gasteizen, eta urtarrilaren 31 arte luzatu dute, Gizarte Segurantzaren ABEEak bezala.
7.827 langilek eskatu dute gaur arte laguntza hori, baina ordainketak asko atzeratu dira, eta urrian hasiko da Lanbide ordaintzen, atzerako eraginez. Lanaldi erdia dutenek 100 euroren laguntza jasoko dute, lanaldi osokoek 150 eurorena.
Eusko Jaurlaritzak 150 euroren osagarria luzatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu