Industria lurzoruak

Eusko Jaurlaritzak Arcelor Mittalen Zumarragako lursailen parte bat erosi du

Zazpi milioi euroan hamabost hektarea erosi ditu Sprilurrek. Lur horietan daude 2016. urtean itxitako fabrika eta jardunean dagoen txatarra biltegia. 

2016. urtean itxi zuen ArcelorMittalek Zumarragako ijezketa trena. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Irune Lasa.
2021eko irailaren 1a
13:24
Entzun

Lurzoru degradatua oneratu eta jarduera ekonomiko berriei tokia egiteko asmoz, Eusko Jaurlaritzak, Sprilurren bitartez, hamabost hektareako lursaila erosi dio Zumarragan Arcelor Mittali. Lur horietan daude, besteak beste, 2016. urtean itxitako fabrika eta gaur egun jardunean ari den txatarra biltegia, zeina enpresak beste toki batean kokatuko duen.

Zazpi milioi euroko prezioa adostu dute aldeek. Horretarako tasazio balioari kendu egin zaizkio lurzoruaren deskontaminaziorako kostua eta fabrika azpitik doan ibaiaren zati bat aire zabalera ateratzeko kostua; izan ere, erosleak, hots, Jaurlaritzak, hartuko ditu bere gain lan horiek. Salerosketa akordio formala irail honetan aurreikusten da, eta urrian hasiko lirateke instalazioak desegiten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.