Enplegua

Eusko Jaurlaritzak zazpi lan poltsa sortuko ditu ordezkapenetarako

Urtea amaitzerako egingo du deialdia.

Miren Garate.
2014ko azaroaren 14a
11:53
Entzun

Funtzionarioen aldi baterako ordezkapenak egiteko lan poltsak eratuko dituela iragarri du Eusko Jaurlaritzak gaur. Zazpi arlotarako aukeratuko ditu langileak: zuzenbidean, ekonomian, arkitekturan, epidemiologian, adingabeen zentroetan, berdintasun arloan eta administrazioko goi mailako kidegoan aritzeko, hain zuzen.

Besteak beste, lanerako ezintasuna duten funtzionarioen edota lana eta familia uztartzeko baimenak dituztenen ordezkapenak egingo dituzte. Bitarteko funtzionarioaren maila izango dute. Arkitekto eta berdintasun teknikariek ez beste guztiek euskararen hirugarren hizkuntza eskakizuna bete beharko dute.

Urtea amaitzerako egingo du deialdia. Jaurlaritzaren arabera, ordezkapenak "modu arin eta eraginkorragoan" egitea da helburua, "publizitate, berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak errespetatuta".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.