Lan gatazkak

FCCk eta sindikatuak asteartean batzartuko dira dosierra negoziatzeko

FCC multinazionalal 1.143 langile kaleratzeko erregulazio dosierra aurkeztu du; Hego Euskal Herriko langileen artean 34 kaleratzea proposatu ditu.

xabier martin
2013ko martxoaren 30a
18:42
Entzun

FCC eraikuntzaren erraldoiaren zuzendaritza eta sindikatuak 1.143 langile kaleratzeko erregulazio dosierraren baldintzak negoziatzen hasiko dira asteartean, Madrilen. Dosierraren negoziazio mahaian CCOO (14 ordezkari), UGT (14) eta beste zazpi ordezkari daude. Enpresak egingo duen berregituraketaren zatirik handienak Madrilen izango du eragina; 473 langile dira kaleratzekoak han. Katalunian ere langile asko utzi nahi dituzte kalean, 187 hain zuzen.

Euskal Herrian ere badu eraginik FCCren lan dosierrak. 34 dira guztira dosierrean azaltzen diren euskal langileak, horietatik 4 Nafarroan. Aurreko asteazkenean aurkeztu zuen enpresak dosierra, Madrilen, eta gaur bertan jarri da martxan hilabete iraungo duen negoziazio epea. Astearteko lehen batzarrean kaleratzeen baldintzak egongo dira mahai gainean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.