Fernandezek ez du ziurtzat jo kutxen arteko bat-egitea
BILBO. Mario Fernandez BBK-ko presidentea EAEko beste kutxekin bat egiteko aukerez mintzatu da. BBK hazteko aukera guztiak aztertzeko prest dagoela esan du, eta aukerarik balego elkartuko litzatekeela, bestela ez. Nahiz eta azken ahaleginak huts egin, gorrotorik ez dutela eta beste saio bat egiteko prest egongo liratekeela argitu du Fernandezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu