Zaplasteko galanta hartu du Iruñeak pobre de miabestearekin batera. Burtsan zaplastekoa udazkenean etaneguanhartu zuten. Orain kimu berdeak ikusten dituzte nonahi eta festa giro betean dira udan. AtzokoanAEBetako inflazioaren datu onari erreparatu zioten, bultzadari eusteko. Aldiz, euroguneko urtearteko KPI lehen aldiz %0,1 jaitsi izana eta deflazioak ekonomia hoztuko ote duen arriskuari ez zioten jaramonik egin. Hala, Ibex-35 indizeak %2,82ko jauzia eman zuen eta urteko maila gorenena erdietsi zuen.2009 hasierako galeren ajea gainditu dute baikortasunaren pilularekin, eta udan festaz festa ibiltzekotan dira orain. 3.911 milioi euroko diru bolumena salerosi zen atzo merkatuan, eta jolas egiteko parada izan zuten inbertsiogileek. Batez ere, burtsara jauzia eman duen Pocoyo marrazki bizidunaren ekoiztetxea bihurtu da inbertsiogileen jostailu. Enkantean den bigarren egunean %27ko jauzia eman zuen. Haren ibilbidea, ordea, hasi besterik ez da egin.
Espainiako Bankua. Olentzero goiz etorri zaie aurrezki kutxei eta bankuei.Finantza erakundeek berankortasunari aurre egiteko horniduretan malgu jokatzeko erreguei men egin die Espainiako Bankuak. Berandu ordaintzen diren hipoteken gainean mailegatutako etxebizitzaren balioaren %100 estaltzera behartzen zituen, baina orain, %30 estali beharko du. Berankortasunaren igoeraren aurrean, erakunde askok irabazietatik diru ugari desbideratu behar izan dute, eta batzuei galerak ekarri dizkiete. Urtean zifra arranditsuak aurkezteko parada izango dute opari horri esker.
Festa giro betean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu