Finlandiak onartu du Europako erreskate funtsa handitzea eta malgutzea

2011ko irailaren 29a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Berez, Finlandia oztopoa zen Europako Finantza Egonkortasunerako Funtsa (EFSF) handitzeko eta malgutzeko prozesuan, hauteskundeetan indartu egin baitziren erreskate neurrien kontrako alderdiak. Atzo, ordea, Finlandiako Parlamentuak babestu egin zuen uztailaren 21eko Europako agintarien akordioa, EFSF aldatzeko. Gobernuko alderdietako 103 diputatuek bozkatu zuten alde, eta oposizioko 66ek kontra.

Finlandia EFSFren erreforma onartu duen euroguneko hamargarren herrialdea da. Gainerakoak Belgika, Eslovenia, Espainia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Luxenburgo eta Portugal izan dira. Zazpi herrialde falta dira. Bi oztopo nagusi daude: Alemania eta Eslovakia. Alemanian gaur bozkatuko dute, eta ia ziurra da erreforma babestuko dutela; Eslovakian, urriaren 11n, ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.