First Stop enpresak kontratuak amaitzeko erregulazio espediente bat aurkeztu du 425 langilerentzat. Horietatik 50 Euskal Herriko langileak dira, ELAk azaldu duenez: 28 izango dira Gipuzkoan, hamahiru Bizkaian eta bederatzi Nafarroan. Guztira, pneumatikoen aldaketan espezializatutako bederatzi tailer itxi nahi ditu Eskal Herrian.
Bridgestonek 1999an sortutako adar bat da First Stop, nahiz eta iaztik haren independentea den.First Stop, Talleres Autodisco eta beste izen komertzial batzuk erabiltzen ditu Euskal Herrian eta Espainian. Hogeitabosten bat tailer ditu Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan, zuzenean harenak batzuk, eta hari kontratu bidez lortutako tailer independenteak beste batzuk. First Stopek zehaztu duenez, Autodisco izenarekin aritzen zirenetako tailerretako batzuk itxiko ditu, baina ez du zehaztu zeintzuk izango diren. ELAk ziurtatu du Nafarroako biak Ximenez i Cia marka zerabiltenak direla. Horietako bat Iruñeko Eunate kalean dago, eta bestea Beriainen, La Morea merkataritza gunean.
Enpresak argudiatu du bere egitura derrigorrean «merkatuaren errealitatera» egokitu behar duela, eta «oraingo eta etorkizuneko errentagarritasuna, eraginkortasuna eta lehiakortasuna» bermatu. Erregulazio espedientea Madrilen aurkeztuzuen enpresak, eta han negoziatuko du sindikatuekin, «ahalik eta adostasun handiena» lortzeko.
ELAk, berriz, ziurtatu du erregulazio espedientea «onartezina» dela, « enpresak irabazi handuak» izan dituelako azken urteotan. Kaleratzeak eragotzi nahian mobilizazioak antolatuko dituela iragarri du.
First Stopek 50 langile bota eta 9 tailer itxiko ditu
Enpresak dio egitura «merkatuaren errealitatera» egokitu behar duela; ELAren ustez, «onartezina» da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu