Frantzia, Italia, Portugal, Kroazia eta Bulgaria dira «gehiegizko» desoreka ekonomikoak dituzten herrialdeak, Europako Batzordearen arabera. Boskotea aurreko urteko berbera da, eta egoera hori zuzentzeko neurriak exijituko dizkie Bruselak. Betetzen ez badituzte, zigor ekonomikoak jartzeko aukera duela gogoratu du batzordeak —herrialdeko BPGaren %0,5 artekoa—, baina orain arte ez du sekula egin.
Beste zazpi herrialdeek ere desorekak dituztela ohartarazi du, halaber; Espainia eta Alemania daude horien artean.
Frantzia eta Italiari berriro ere kargu hartu die EBk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu