Frantziako hazkundea %0,2koa izanen da

Parisko gobernuak iragarri bainoarras apalago ibiliko da aurten hazkunde ekonomikoa

Erredakzioa
BAIONA
2003ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Frantziako ekonomiaren hazkuntza %0,2koa baizik ez da izanen aurten, INSEEren kalkuluen arabera. Frantziako Gobernuak %0,8koa iragarri zuen ekainean. Urteko lehen hiruhilean, %0,1eko hazkundea izan zen. Bigarrenean, Barne Produktu Gordinaren gibelatzea gertatu zen: %0,3. Hirugarren hiruhilekoan, %0,2ko hazi zen, eta laugarrenerako %0,4 egingo duela gora iragartzen da. Hazkunde apal horrekin, azken hamarkadetako apalenetarikoan geldituko da Frantzia.

Inflazioa %2koa izanen da aurten. Langabeziari dagokionez, %9,9ra helduko dela iragartzen da. Kopuru hori agorrilean aurreikusi baino handiagoa da.

2004. urteari begira, INSEEk uste du posible dela %1,7ko hazkundea lortzea. Horretarako, hiruhileko guztietan %0,5 hazi behar litzateke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.