Frantzian lan merkatuaren erreforma negoziatzen hasi dira

Malgutasun handiagoa nahi du patronalak; lanpostuak ziurragoak izatea, berriz, sindikatuek

Iker Aranburu.
2012ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Frantziako patronal eta sindikatu nagusiek lan merkatuaren erreformari buruzko negoziazioak hasi zituzten atzo, Parisen. Enplegua segurtatzeko negoziazioa deitzen diote, baina hortaz bezainbeste mintzatuko dira enpresaburuek eskatzen duten malgutasunari buruz. Bi eskaera ustez kontrajarriak uztartzeko, lanak izango dituzte. Astero bilduko dira.

Frantziako Gobernuak eskatuta hasi dute negoziazioa patronalak eta sindikatuek. Urtea amaitu arteko epea eman die lan erreforma hitzartzeko, eta ohartarazi die hala egiten ez badute bere kasara erabakiko duela. Frantziak hiru milioi langabetik gora ditu, eta François Hollande presidenteak hitzeman du hemendik urtebetera goranzko joera hautsiko duela.

Patronalek erraztasun handiagoak nahi dituzte lanaldia antolatzeko eta beren lantaldeak egokitzeko, eta plan sozialak —erregulazio espedienteak Hego Euskal Herrian— orain arte baino bizkorrago erabakitzea. Sindikatuak, berriz, oso mesfidati dira malgutasunarekin, eta langileen taldekako kaleratzeak ahal bezainbeste zailtzea eta lan merkatuaren prekarietatea mugatzea dute xede. «Ez da behar kaleratzeko askatasun gehiago, doi-doi kontrakoa», ziurtatu du Agnes Le Bot CGTko negoziatzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.