Frantziaren eta Alemaniaren aurkako prozedurak itxi ditu EBk

Hala ere, «adi» jarraituko duela iragarri du Bruselak, ez baita guztiz fio

Iker Aranburu.
ARANBURU - . DONOSTIA
2004ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Hiru urtez jarraian Egonkortasun Ituna hautsiko duten arren, Alemaniak eta Frantziak onik irtetea lortu dute. Europako Batzordeak bertan behera utzi zituen atzo bi herrialde horien aurka gehiegizko defizita izateagatik irekitako prozedurak.

Erabakiari behin-behinekotasun kutsua eman nahi izan zion Joaquin Almunia Ekonomia komisarioak. Batzordeak, bere esanetan, «adi jarraituko du, bi herrialdeetan aurrekontu egoera ahula delako oraindik». Izan ere,Brusela ez da erabat fio Frantziak eta Alemaniak desorekak arintzeko hartutako neurriez. Alemaniarekiko kezka handiagoa da, uste baitu gastu publikoan egindako murrizketak ez direla nahikoak izango 2005. urtearen amaieran defizit publi-koaren %3ko mugatik behera geratzeko. «Huts egingo balute,prozedurak berriz irekitzea eskatuko du Batzordeak», ohartu zien atzo Almuniak. Egonkortasun Itunaren eta, hortaz, defizit publikoaren gehiegizko mugaren bultzatzaile nagusiak izan arren, Alemania eta Frantzia izan dira hausle nagusietako bi. Aurten hirugarrenez hautsiko dute ituna. Frantziak %3,7ko defizita espero du eta %3,9koa Alemaniak. Iazko azaroan, EBko ministroek biak zigortzeari uko egin zion,Itunak kontrakoa zioen arren.2005erako, %3ko aurreikuspena egin du Frantziak. Alemaniak, bere aldetik, %2,9koa izango duela agindu du, baina EBren aurreikuspen ofizialek %3,4koa iragarri diote, eta %3tik gorakoa espero dute OCDEk eta Alemaniako bertako institutu ekonomikoek.Batzordearen iragarpena pozez hartu zuen Hans Eichel Alemaniako Finantza ministroak: «Batzordeak onartu du politika bide onetik doala». Eichelek gogoratu zuen gastua 8.000 milioi eurotan murriztea erabaki berri dutela eta oposizioari eskatu zion Bundesrat-en [Legebiltzarreko bigarren ganbera] murrizketak ez oztopatzeko. Besteak beste, Bundesratek oztopatu egin du etxebizitzak egiteagatik Gobernuak ematen zituen laguntzak bertan behera geratzea.Frantziako Ekonomia ministroak, Herve Gaymardek, azpimarratu zuen Europako Batzordeak bere gobernuaren eginahalak ontzat hartu zituela. Gaymardek ziurtatu zuen 2002az geroztik gastua murrizteko «politika ausarta» egin duela Frantziak, eta aurrezten jarraituko duela agindu zuen. Hala ere, Egonkortasun Itunaren erreforma eskatu zuen, egiturazko gastu batzuk ez daitezen defizit publiko gisa kontuan hartu.

-

Defizit mugaren hausleak



20022003 2004 2005 2006
Alemania3,7 3,8 3,9 3,4 2,9

Frantzia3,2 4,1 3,7 3,0 3,3

Grezia3,7 4,6 5,5 3,6 3,0

Italia2,3 2,4 3,0 3,0 3,6

Portugal2,7 2,8 2,9 3,7 3,8

Iturria: 2002-03 Eurostat. 2004-06 Europako Batzordearen aurreikuspenak

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.