GAKOAK

2014ko uztailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gamesa eta Areva energia konpainiek elkarlanean sortuko duten proiektuaren ezaugarri nagusiak dira honako hauek.

1. Osaketa. Erdibana kontrolatuko dute joint venture berria. Hau da, akzioen %50 kontrolatuko ditu enpresa bakoitzak.

2. Aktiboak. Offshore haize energiaren atalean dituzten aktiboak bilduko dira konpainia berrian. Arevak 280 milioi euro jarriko ditu —negozioan duen 70 milioiko kapital zirkulatzailea kontuan hartuta—. Gamesak 195 milioi jarriko ditu.

3. Helburua. Sektoreko lidergoa lortzea. 2020. urterako %20ko merkatu kuota ezarri dute helburu gisa, Alemania, Frantzia eta Erresuma Batuko proiektuetan oinarrituta.

4. Zorroa. Parkeak paratzeko dituen eskaera zorroa 2,8 gigawattekoa izango da, hasteko.

5. Zuzendaritza. Xabier Etxeberria Gamesako zuzendari nagusiak hartuko du konpainiako lehendakaritza lehen bi urteetan. Arevako Arnaud Bellanger izango da zuzendaria. Egoitza Zamudion (Bizkaia) izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.