Herbehereetako parke eoliko baten makina zaharrak ordezkatuko ditu Gamesa euskal multinazionalak. Guztira 11 megawatteko energia hornituko du herrialde horretan hiru turbinaren bidez. Gamesaren hedatzeak sendo jarraitzen du, Herbehereetako kontratua ez delako bakarrik iritsi: Frantzian beste hiru kontratu lortu ditu euskal enpresak, 35 megawatt energia hornitzeko.
Hortietako lehenean zortzi haize errota ipiniko ditu Quatre Vallees parke eolikoan, Frantziako iparraldean. 2016 bukatu aurretik jarri beharko dituzte aerosorgailuak, eta 2017ko lehen hiruhilekoan martxan egon beharko dute. Mantentze lanak hamabost urtez egingo ditu Gamesak.
Frantziako bigarren kontratua 11 megawatteko proiektu bati dagokio, Loira inguruan eraikitzeko. Bost makina jarri ditu han Gamesak 2017ko martxorako. Bretainian ere lau turbina jarriko ditu beste kontratu bati esker, eta haiek ere 2017rako martxan behar dute.
Italian ere kontratu berri bat lortu du enpresak, eta 27 megawatteko energia hornituko du hamar makinaren bidez, herrialdeko hogoaldean; Eubea uharteko parke baterako ere (Grazia) beste hamabi haize errota egingo ditu.
Kontratu berri horiei esker EMEA merkatuan (Europa, Ekialde Hurbila eta Afrika) %27ko kuota lortu du Gamesak; orain urtebete %17koa zuen.