Gamesak 35 aerosorgailu saldu ditu Turkiako parke eoliko birako
DONOSTIA. Sancak Energi inbertitzaileak 118 megawatt (MW) adinako enkargua egin dio euskal konpainiari, Baglar eta Ardicli parkeetarako. Baglarren hogei aerosorgailu (66 MW) jarriko ditu, eta beste hamasei Ardiclin (52 MW). 3,3 MWko plataformak Europan saltzen dituen lehen aldia da. 2018ko bigarren hiruhilekoan hasiko da Gamesa aerosorgailuak Turkiara eramaten, eta 2019rako martxan egotekoak dira. Gamesak aerosorgailuen mantentzea egingo du, gainera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu