Garitanoren «mehatxu onartezinak» salatu ditu Urkulluk

Erredakzioa
Donostia
2012ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Kutxabank eztabaida politikotik baztertzeko eskatu die Iñigo Urkullu EAJko lehendakariak gainontzeko alderdietako arduradunei. Urkulluk gogorarazi du lau «sentsibilitate nagusiek» ontzat jo zutela kutxen bat egitea, eta adostasun hori berreskuratzeko eskatu du, «bankuak askatasun profesional osoa izan dezan». Buruzagi jeltzaleak kritikatu egin du Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak bezperan Kutxako buruzagiei sostengua kendu izana. Garitanoren «mehatxuzko oharrak onartezinak dira arlo politikoan, baina are gutxiago Euskadiren etorkizun ekonomikoarentzat proiektu estrategiko funtsezko bati eragiten dioten neurrian».

Bere blogean idatzitako testuan, Urkulluk «legezkotzat» jo du Gipuzkoako Aldundiak Kutxabankeko kontseiluaren osaketa aldatu nahi izatea, baina haren arduradunen «proiektu profesionala ez zikintzeko» eskatu dio Garitanori.

Aldundia ez ezik, LAB ere ez dago gustura banku berriko arduradunekin, langileen lan baldintzak negoziatzeko mahaian agertzeari muzin egin ziotelako. LABek berak deitu zuen mahaiaren bilerara, astelehenerako, eta araudia bete zuela uste duenez, Kutxabankeko zuzendaritzaren aurkako salaketa jarri zuen atzo Lan Ordezkaritzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.