garraiolarien lanuztea

Garraio enpresek amaitu dute greba

Erregaien gaineko txikizkako salmenten zergaren inguruan akordioa lortu dute gaur garraio enpresek eta Espainiako Gobernuak, eta garraiolariek greba amaitu dute, kargadoreekin ere akordioa lortuta. 17:00etatik bildu dira akordioa lortzeko, eta ordu gutxian ados jarri dira.

2005eko urriaren 18a
21:22
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Garraiolarien Batzordeko presidente Ovidio de la Rozak eman du akordioaren berri Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun sailarekin izan duten bileraren ostean. Ondoren, enpresek kargadoreekin akordioa lortu eta garraiolariek bertan behera utzi dute greba.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.