Garraiolari bat larri zauritu da Sorladan
NAFARROA. 31 urteko garraiolari bat larri zauritu zen atzo arratsaldean NA-129 errepidean, Sorlada parean (Nafarroa). Haren kamioia irauli egin zen, eta barruan harrapatuta geratu zen. Suhiltzaileen lana beharrezkoa izan zen hura ateratzeko. Zauri larrien ondorioz, Lizarrako ospitalera eraman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu