Gasolioaren garestitzea fakturetan automatikoki islatu behar dela dio Hiruk

Garraiolariek protestak egingo dituzte CEN eta Confebask patronalen aurrean sektorearen egoera salatzeko

Miren Garate.
2011ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Azken sei hilabeteetan %20 garestitu da erregaien prezioa, eta gasolioa hileko gastuen erdia izatera pasa dagarraiolari autonomoentzat. Dumping egoeran, kostuak berdintzea lortzen ez duten egoeran, ari direla lanean salatu du Hiruk. Sindikatuaren arabera, erregaien igoeraautomatikoki islatu behar litzateke fakturetan.

2008ko ekainean ere gaur egungo mailara iritsi zen erregaien salneurria. «Mobilizazioak egingenituen gasolioaren prezioaren gorabeherak era automatikoanislatu behar zirela fakturan aldarrikatzeko». Hainbat enpresetan fakturak eguneratzeko klausula lortu zutela azaldu du sindikatuak. Haren arabera, ordea, krisiaren eraginez ezerezean geratu dira klausula horiek.

Zamatzaileekin prezioak negoziatzeko aukera guztiak galdu dituztela diote garraiolariek. «Sektore honetan historikoa da kostuak fakturetara eramatekoezintasuna, bainaune hauetan ez dugu inolako negoziaziorik izan zamatzaileekin, eta dagoenean, garraiolaria ateratzen da galtzaile ia beti».

Prezioak automatikoki aldatzeko klausulak berriro ere indarrean jar daitezela eskatzeko mobilizazioak iragarri ditu sindikatuak. Datorren astelehenean Confebaskenegoitzaaurrean egingo dute elkarretaratzea, eta hilaren 28an CEN Nafarroako Enpresaburuen Elkartearen aurrean. Garraiolari bakoitzari bere bezeroekintarifak negoziatzeko eskatu dio sindikatuak.

Hiruren iritziz, administrazioek ere zeresan handia dute garraiolarien egoeran. «Garraio sektorean dumping-a nagusitzea onartu dute, nahiz eta Espainiako eta Europako Batasunekoaraudiek eta lehiakortasun arauek legez kanpokotzat jo».

Iraupena, kolokan

EAEko eta Nafarroako barne produktu gordinaren %7 garraiolariek osatzen dutela gogoratu du, eta zeharkako zergen %40tik gora ematen dituela sektoreak.Datuek horiek kontuan hartuta, sektorearen aldeko neurriak hartzeko eskatu dieteEusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta diputazioei.«Dumping-aren kontrako eta garraiolarien lan baldintzak hobetzekolegeak jasotzen dituen kontrol, ikuskaritza eta zigor neurri guztiak zorrotz eta lehenbailehen abian jartzea nahi dugu».

Hiruk egindako kontaketaren arabera, krisia hasi zenetik 2.800 garraiolari autonomok baino gehiagok utzi behar izan dute sektorea.Egoera aldatu ezean, beste hainbestek utzi beharko dutela gaineratu du. «Hilabete bat edo bi gehiago iraun dezakegu, baina hiru hilabeteren buruan arazoa lehertu egingo da», azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.