Ekonomia

Gaur bozkatuko dute lan erreforma Espainiako Kongresuan

EAJk atzo iragarri zuen abstenitu egingo dela, eta ontzat eman ez arren Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobenruak prestatutako dekretuaren onarpena erraz dezake horrela. Hain zuzen ere, horixe da aurreikuspena: PSOEren aldeko botoekin, eta gainerako alderdi nagusien abstentzioari esker egingo duela aurrera. Euskal gehiengo sindikalak greba orokorra antolatu du hilaren 29rako, besteak beste, erreforma horren aurka.

2010eko ekainaren 22a
12:13
Entzun
Espainiako Kongresuan gaur bozkatuko dute lan erreformarako dekretua, testuinguru ekonomiko larriari aurre egiteko ezinbestekoa dela argudiatuta Espainiako Gobernuak prestatu duen dekretua. Azkenean beste alderdi eta eragileekin adostu gabe darama Zapaterok proposamena Kongresura: enpresaburuek erreforma murritzegia dela kritikatu dute, eta sindikatuek langileen eskubideak urratzen dituela. Era berean, oposizioko alderdiak ere ez ditu ase ekimenak.

Ezkerreko sentsibilitateko alderdien artean IUk, ICVk et BNGk kontra bozkatuko dutela espero da. Nafarroa Bai ere joera horrekin sumatzen da, eta zenbait komunikabideren arabera, ERCko diputatuek banatu egin dezakete botoa: batzuk erreformaren kontra eta beste batzuk abstentzioa.

EAJk atzo iragarri zuen abstenitu egingo dela. Hain zuzen ere, ziur aski alderdi nagusien abstentzioari esker egingo du erreformak aurrera, hau da, PSOEren aldeko botoarekin eta osterantzeko alderdi handien abstentzioarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.