Gaur bukatuko da negoziazio epea Matriceria Deusto eta GTSrentzat

2020ko azaroaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Gaur bukatuko da Matriceria Deustoren eta GTSren lan erregulazioaren baldintzak negoziatzeko epea. Gestampek epea luzatzeko aukera eskaini die, eta ikusteko dago langile batzordeek proposamen hori onartuko duten gaurko bileran. Gestampek Zamudioko (Bizkaia) bi lantegiak ixtea erabaki du, eta 230 langileetatik hogeita bi bakarrik birkokatu ditzakeela esan du orain arteko bileretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.