Gaztela-Mantxaren diru eskaerak ia hutsik utzi du FLA erreskate funtsa

Cospedalen gobernuak 848 milioi eskatu dituenez, 3.000 milioi eskas geratzen zaizkie beste erkidegoei

Iker Aranburu.
2012ko irailaren 28a
00:00
Entzun
Gaztela-Mantxako Juntak 848 milioi euro eskatu dizkio Espainiako Gobernuari urtea bukatu bitartean kitatu behar duen zorra pagatzeko. Gaztela-Mantxaren eskaerak ia hustuta utzi du autonomiak erreskatatzeko FLA funtsa, 3.000 milioi euro eskas izango baititu beste erkidegoei uzteko. FLA funtsera jotzen duen bosgarren autononomia erkidegoa da Gaztela-Mantxa. Aurretik dirua eskatu zuten Valentziak (3.500 milioi), Kataluniak (5.023milioi), Murtziak (641 milioi) eta Andaluziak (4.906 milioi). Guztira ia 15.000 milioi dira. FLAk, berriz, 18.000 milioi ditu, eta abenduaren 31 arteko epea dute beste lurraldeek Espainiako Gobernuari laguntza eskatzeko. Lehen sosak aurki jasoko ditu Kataluniak. Aurrekoek bezalaxe, Gaztela-Mantxako Juntak ere «erreskate» hitza baztertu du, eta «likidezialaguntzeko tresna» aipatu du Arturo Romani Ogasun kontseilariak. «Ez da ezer gertatzen laguntza eskatzeagatik pagatzeko denean; ez dit lotsarik ematen», gaineratu du Maria Dolores Cospedal Gaztela-Mantxako presidenteak. Espainiako autonomia erkidego zorpetuenetako bat da harena. Espainiako Bankuaren azken datuen arabera, aurtengo ekainean 6.795 milioi zor zituen, bere BPGaren %18.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.