GFI-Nortek, informatikako aholkularitza eta zerbitzuen sektoreko liderrak, bulegoetako langileen lan itunean hitzartutako soldata-erregimena ez aplikatzeko prozedura abiatu du. ELAren arabera, enpresaren finantza egoera «ezin hobea» da, iaz 1,2 milioi euroko irabazi garbiak lortu baitzituen. Zenbait hedabideri emandako elkarrizketetan, ordea, estrategia oldarkorrago bat martxan jarri eta fakturazioa handitu nahi duela aitortu ei du enpresak.
ELAk enpresaren jarrera salatu du, uste duelako bidegabe dela finantza arazorik ez duen enpresa batek «irabaziak handitzeko helburu bakarrarekin» langileei hitzartutakoa baino gutxiago ordaintzea. Horregatik, bihar goizean eta eguerdian elkarretaratzeak egingo dituzte GFI-Norteko zuzendaritzari atzera egin dezala eskatzeko.
GFI-Norteko langileek soldaten jaitsiera salatuko dute bihar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu