Pello Gibelaldek Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko presidente kargua hartu du gaur goizean, Eduardo Zubiaurreren lekukoa hartuz. Kargura aurkeztu den hautagai bakarra izan da.
Adegik duen hamargarren presidentea da Gibelalde. Haren aurretik karguan izan dira Zubiaurre, Antxon de la Cava, Jose Maria Vizcaino, Anton Marquet, Jesus Maria Agirre, Tomas Ariceta, Joxe Mari Korta, Jose Alberdi eta Jose Martin Etxeberria.
Azken hamabi urteetan Adegiko batzorde eragileko kide izan da Gibelalde. Olaberriko (Gipuzkoa) Hine enpresaren sortzailea ere bada, eta enpresa beste sei herrialdetara zabaldu da urte hauetan: AEBetara, Erresuma Batura, Txinara, Indiara eta Brasilera. Enpresak 300 langile baino gehiago ditu gaur egun.
67 urte ditu Gibelaldek, eta legazpiarra da. Bai berak eta baita bere enpresak ere, hainbat sari jaso dituzte: Joxe Mari Korta saria 2009. urtean eta bizitza osoko lanagatik egindako aitortza 2010ean.