ekonomia

Gipuzkoa Aurrerarekin duen akordioa bertan behera utziko du Aldundiak

Garitanok esan du beste parte-hartze dinamika bat bilatuko dutela. EAJren ustez, "atzerapauso garrantzitsua" izango da.

2011ko azaroaren 3a
18:51
Entzun

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak jakinarazi duenez, Aldundiak bertan behera utziko du urte amaieran Gipuzkoa Aurrera lan taldearekin duen akordioa. Foru Gobernuan EAJ eta Hamaikabat zirela sinatu zen akordio hori, 2008ko maiatzean, Kutxa, Adegi, MCC, Merkataritza Ganbera eta Donostiako Udalarekin. 

Lan taldea sortu zutenean azaldu zutenez, Gipuzkoako "proiektu estrategiko handiak" bultzatu eta horien inguruan ahaleginak batzea zen helburua. Garitanok Batzar Nagusietan PSE-EEren eta Aralarren galderei erantzunez esan duenez, ordea, beste parte-hartze dinamika bat bilatuko dute, orain arte lan taldeari bideratutako diru laguntzak etenda.

EAJren ustez, harremana bukatzea "atzerapauso garrantzitsua" izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.