Gipuzkoak baserritarrei erraztu egin die PFEZa
DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundiak errentaren gaineko zerga (PFEZ) moldatuko du nekazariei errenta aitorpena errazteko. Moduluen sistema ezabatuko du, urtean 60.000 eurotik behera irabazten duten baserritarren errenta aitorpenean. Fakturazioaren %75 gastutzat hartuko dute, eta %25 mozkin gisa, eta azken hori hartuko da kontuan errenta aitorpena egiterakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu