ZERGA IRUZURRA

Gipuzkoak eta Nafarroak informazioa trukatuko dute

Uste dute horrela indartsuago borrokatu ahal izango dutela zerga iruzurraren aurka.

Iker Aranburu.
2014ko martxoaren 21a
12:25
Entzun

Hainbat urtez egin ez dutena astebetean itxi dute Hego Euskal Herriko ogasunek: informazioa trukatuko dute zerga iruzurraren aurka egin ahal izateko. Asteartean izenpetu zituzten haien arteko akordioak Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak, eta gaur goizean azken horrek berdin egin du Nafarroarekin. Helena Franco Ogasuneko diputatua izan da Gipuzkoako ordezkaria, eta Jose Raul Goñi Ogasun zuzendaria Nafarroaren aldetik. Azken horrek ordezkatu du Idoia Nieves.

Goñik jakinarazi duenez, Nafarroako Ogasunak aurreikusia du datorren hilean lankidetza hitzarmenak sinatzea Araba eta Bizkaiko bi aldundiekin.

Hitzarmenaren bidez, informazioa elkarri trukatzeko baldintzak eta prozedurak finkatzen dira, "betiere pertsonen eskubideak zainduta", Gipuzkoako Aldundiak nabarmendu duenez. Mekanismo tekniko bat ezarriko dute bi administrazioen zerga arloko datu baseak denbora errealean komunikatzeko. 

Francok bi foru ogasunen arteko lankidetza berriaren garrantzia nabarmendu du: "Zintzotasunez eskerrak eman nahi dizkiot Nafarroako Zerga Ogasunari, hasieratik eta une guztietan agertu duen interesagatik eta jarrera egokiagatik. Espero dugu etorkizunean bi foru erakundeok lankidetza bide hau areago eramatea”. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.