Irungo (Gipuzkoa) Ogasuneko ustezko iruzurra ikertzeko eta ardura politikoak zehazteko Gipuzkoako Batzar Nagusietan eraturiko ikerketa batzordeak gaur eman ditu jakitera emaitzak eta, txostenaren arabera, zazpi kargu publikok ez zuten behar bezala jokatu.
Hain justu, Joxe Joan Gonzalez Txabarri orduko ahaldun nagusia, Antton Market eta Juan Jose Mujika orduko foru diputatuek, eta Ogasun eta Finantzetako orduko lau zuzendari orokorri egotzi diete ardura politikoa.
Batzordearen iritziz, "erabilera desegokiak eta Irabazi Zerbitzuetan izandako antolaketa, kontrol eta argibide ezak, eta aldundiaren barne kontrol ezak iruzurra eragin zezaketen". Honen egileek ustez 1.800.000 euro lapurtu zituzten -Jose Maria Bravo Irungo Ogasuneko orduko zuzendaria da arduradun nagusia-, eta zortzi milioi inguru ez zituzten diru kutxetan sartu.
Orain arte Jose Maria Bravo, haren emazte Rosa Cobos, Irungo bulegoko langile Pilar Gracenea eta Jose Maria Bravoren bazkide Pedro Maria Atristain daude akusatuak. Irungo Epaitegiaren esku dago kasua.
Ikerketaren emaitzak publiko egin ondoren eztabaidatuko dute Batzar Nagusietan txostena.
EkoNOMIA
Gipuzkoako Batzar Nagusien arabera, Irungo Ogasunaren auzian zazpi kargu publikok ardura politikoa dute
Joxe Joan Gonzalez Txabarri, Antton Market, Juan Jose Mujika eta Ogasun eta Finantzetako lau zuzendari orokor egin dituzte ustezko iruzurraren arduradun politiko. "Erabilera desegokiak eta Irabazi Zerbitzuetan izandako antolaketa, kontrol eta argibide ezak, eta aldundiaren barne kontrol gabeziak iruzurra" eragin zezaketela iritzi dio ikerketa batzordeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu